Es noticia:
Es noticia:
arriba Ir arriba
Cabecera Corporación
Erantzukizun Korporatiboa

RTVE Korporazioak, zerbitzu publikoa eskaintzen duen enpresa gisa, bere erantzukizun korporatiboa jakinarazi nahi du langileen eskubideen aitorpenari eta ikusleekiko eta entzuleekiko jokabide arduratsua izateari dagokionez. Informazio zehatza eta kalitatezko programak eskaintzen dizkie azken horiei, hain zuzen ere. Oinarri eta balio konstituzionalak babesten ditu, askatasuna, berdintasuna eta aniztasuna bermatuz. Edozein botererekiko burujabetasuna duela adierazten du, eta arreta berezia jartzen die pertsona ahulenei eta behartsuenei. Eskubideak eta ingurumenaren babesa sustatzeko konpromisoa dauka.

Oinarriak
Misión
Eginkizuna

RTVE zerbitzu publikoa eskaintzen duen komunikazio-enpresaren izaerarekin bat dator. Horren ondorioz, informazio zehatza, independentea eta askotarikoa, eta kalitatezko entretenimendua eskaintzeko beharra dauka. Eztabaida, berrikuntza eta sorkuntza sustatzeko beharra. Arteen, zientziaren eta kulturaren hedapenari laguntzeko beharra. Guzti hori, elkartzeko eta partaidetza bideratzeko premisen menpean.

Visión
Ikuspegia

Zerbitzu publikoaren eginkizuna kontuan hartuta, RTVE-ek Espainiako erreferentziazko komunikabidea izateko asmoa dauka. Gizarteko gertaera garrantzitsu guztietan egon nahi du, eta estatuko eta nazioarteko errealitatearen aniztasuna eta aberastasuna islatzen dituen ispilua izan nahi du. Irizpide profesionalez eta balio konstituzionalak zabaltzeko agindua betez burutuko du lana.

Valores
Balioak

RTVE-k balio konstituzionalak babesten eta sustatzen ditu programazio osoan, batez ere askatasuna, berdintasuna, aniztasuna eta tolerantzia. Izan ere, horietan oinarritzen da elkarbizitza demokratikoa. RTVE-ren balioak legeak zehazten ditu, eta egiten dugun guztian ikusten dira.

Encuentros responsables
anterior siguiente