Berrikuntza
RTVE-ren konpromisoak kalitatea, berrikuntza eta zerbitzu publikoa dira. Izan ere, geure lana zehazten duen erreferentzia dira edukiak ekoizteko eta banatzeko teknologiaren esparruan, baita informazio-sistemen teknologiei dagokienez ere. Konpromisoa arlo guztien eraginkortasunarekin eta baliabide ekonomikoen, gizatiarren eta energetikoen optimizazioarekin lotuta dago.
Korporazioak garrantzi handiko proiektuak garatzen ditu berrikuntzaren eta teknologia berrien garapenaren aldeko apustua egiten duelako, herritarrei eskaintzen dizkien produktuak eta zerbitzuak hobetu nahian, besteak beste: RTVE-ren fondo dokumentala digitalizatu; I+G+B jardueran eta ikerketan parte hartu nazioarteko erakundeekin; transmedia formatu berriak bilatu; bereizmen ultrahandiko ikus-entzunezko ekoizpenak egin; edo alegiazko errealitatea sartu unibertso narratibo batean, adibidez, ‘El Ministerio de Tiempo’ telesailean. Horiek RTVE kokatzen dute munduko berrikuntzaren abangoardian, hain zuzen ere.
Garapen teknologikoak, formatu berrien eta tresna berritzaileen ezarpenarekin batera, RTVE-ren ingurune digitalaren garapen-oinarri bat osatzen dute, telebista eta irrati kanaletan askotariko proiektu aitzindariak bultzatuz, besteak beste, Radio 3 Extra, Botón Rojo, +TVE, +24 eta +TDP (telebista ikusteko eta partekatzeko modu berriak, hain zuzen ere); multipantailaren erabilera webgune bidezko ekitaldi handietan; irratiko ekoizpena kalitate handiko soinuarekin (HQ) edo telebistako ekoizpena bereizmen ultrahandiarekin (4K).
Honako hauek dira RTVE Korporazioaren jarduera-ildoak:
Berrikuntza etorkizun teknologikoa egia bihurtzeko
RTVE-ren pantaila guztiek berritzen dute ikusleei esperientzia berriak eskaintzen dizkieten produktu teknologiko berriak garatzeko. Botón Rojo, +TVE, +24 eta +TDP aplikazioak edo transmedia edukiak ikusleen kontsumo-behar berriei erantzuteko sortu dira. RTVE-k bereizmen ultrahandiko edukiak ekoizteko apustuak edukiak sortzeko, eta ekoizteko eta banatzeko prozesuak berritzeko teknika berrietara moldatzeko bidean dagoela erakusten du. RTVE-k ikus-entzunezko berrikuntzarako laborategi bat dauka, eta nazioarteko erakundeen barruan, besteak beste, UER (Irratigintzaren Europar Batasuna), lan egiten du aktiboki ikus-entzunezko sektoreko joera berriak gehitzeko.
Fondo dokumentalaren digitalizazioa
RTVE-ren fondo dokumentalak estatuaren duela gutxiko historia gehiena jasotzen du. Horren kontserbazioa zein publikoarekiko irisgarritasuna lehentasunezko helburuak dira Korporaziorako. Izan ere, artxibo horiek RTVE-ren balio historikoaren proba fede-emaile dira. Edukien digitalizazioak horiek RTVE-ren hainbat pantailaren bitartez zabaltzea erraztu du eta, beraz, ikusleek Espainiako historia berriaren parte diren eduki horiek eskuratzeko aukera daukate.
Berrikuntza gure baliabideen kudeaketari dagokionez
RTVE Korporazioak baliabide ekonomikoen, energetikoen eta gizatiarren eraginkortasun handiagoa eta optimizazioa lortzearen alde egiten du lan. Teknologia eta ekipo tekniko berriek kostu energetikoak murrizten eta ekoizpen-prozesuak bizkortzen laguntzen dute. Horrez gain, RTVE erantzukizun sozial korporatiboarekiko konpromisoa duen enpresa da, eta ingurumenarekiko begirunea erakusten duten instalazio eta teknologia berriak ditu.