Enlaces accesibilidad

Jokabide-gidak

Por
principios programacion media
principios programacion media

Informazioaren estatutua

RTVE Korporazioaren ikus-entzunezko informazioaren profesionalen eskubideak eta betebeharrak garatzen ditu informazioa lortzeko, lantzeko eta zabaltzeko eginkizunei dagokienez. Helburua burujabetasuna zaintzea da, baita eduki informatiboen objektibotasuna eta egiazkotasuna zaintzea ere. Halaber, albistegi-kontseiluak barneko kontrola eta Korporazioaren ikus-entzunezko informazioaren profesionalen babesa bermatzera zuzenduta dagoen partaidetza organotzat antolatzen ditu.

Informazioaren estatutua

Estilo-gidaliburua

Korporazioaren arauetatik hartzen du inspirazioa eta zerbitzu publikoa betetzen dela bermatzera daude zuzenduta. Arau horiek telebistan, irratian eta webgunean ezartzen dira, eduki informatiboei edo entretenimenduzko edukiei bere estiloa emateko. Zehaztasun informatiborik handiena, burujabetasuna, aniztasuna eta gizartearen interesarekiko arreta bermatzeko asmoa dauka. Gizarteko kontu bereziei, besteak beste genero-indarkeria, immigrazioa, hondamendiak edo adingabeak nahastuta dauden berriak, tratamendu egokia ematea ezinbestekoa dela uste du.

Estilo-gidaliburua

Autorregulazio-kodea

Kodeak ikus-entzunezko edukietan, lotutakoetan, elkarreragileetan eta lineako informazioan dauka eragina, eta zerbitzu publikoaren konpromisoa berresten du. Umeak eta nerabeak ikuspuntu bikoitzetik ikusten ditu: adingabea igortzen diren edukien aurrean, eta adingabeak berak eduki horietan izaten duen tratamendua. Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokorrean ezartzen diren babes-zerrendak handitzen ditu.

Autorregulazio-kodea

Programazioaren funtsezko oinarriak

RTVE-ren Administrazio-kontseiluak 2007an onartu zuen dokumentu honek ezartzen du estatuko telebista eta irrati publikoak ikus-entzunezko sormenezko ekoizpena, zentzuduna eta modernoa, egiteko pizgarriak eta sustagarriak izan behar direla, guztiok onartzen ditugun balio sozialak babestuz. RTVE Korporazioak bere komunikabideen edukiek kalitateari, guztion interesei eta zerbitzu publikoari eusteko konpromisoa hartzen du. Zerbitzu publikoaren eginkizuna ez dago aukeratutako generoen menpean, edukiaren eta tratamenduaren menpean baizik. Era askotako generoak eta formatuak sar daitezke irrati eta telebista publikoan, programazioaren aniztasunaren mesedetan.

Programazioaren funtsezko oinarriak

Nazio Batuen Munduko Ituna

Munduko Ituna Nazio Batuek proposatutako nazioarteko ekimena da, ezinbestekoa EKari buruz hitz egiteko unean. Bere helburua erakundeen borondatezko konpromisoa lortzea da EKaren esparruan, giza, lan, ingurumen eta ustelkeriaren aurkako borrokarako eskubideetan funtsatutako hamar oinarri ezarriz. Nazio Batuen Munduko Itunaren Espainiako sarea 2004ko azaroaren 15ean sortu zen. RTVE-ek Munduko Itunaren Espainiako sarearekin bat egin zuen, kide gisa, 2011ko uztailaren zazpian.

Bete behar ditugun 10 oinarriak honako hauek dira:

  • Oinarrizko giza eskubideak babestu
  • Giza eskubideak ez urratu
  • Kidetzarako eta negoziazio kolektiborako askatasuna izan
  • Derrigorrezko eta bortxaren menpeko lana kendu
  • Haur-lana errotik atera
  • Enpleguan dagoen bereizkeria ezeztatu
  • Ingurumenaren aldeko ikuspegi prebentiboa izan
  • Ingurumena errespetatzeko ekimenak egin
  • Teknologia ekologikoa zabaldu
  • Ustelkeriaren, estortsioaren eta eroskeriaren aurka borrokatu

Munduko Itunaren aurrerabide-txostenak