Barneko komunikazioa
Barneko komunikazioa oinarrizko kontua da RTVE bezalako enpresa handi batean. Intraneta , oraingoz, egiten duguna, lortzen duguna eta nora goazen zabaltzeko eta ezagutarazteko biderik hoberena da. Parte hartzekoa izatea eta zerbitzu berriak eskaintzea du helburu. TVE, RNE eta RTVE.es, eta Orkestra eta Abesbatza eta RTVE Institutua protagonista dira, eta langileei berriak eskaintzen dizkiete egunero. Bideoen, newsletter-en, topaketen eta adierazpen berrien bitartez sailak, jarduera eta langileak langile guztietara urbiltzen dira.
Langilearen atariaren bidez interes handiko kudeaketak eta adierazpenak bidaltzen dira; komunikazio-aretoari esker komunikabideei eskaintzen zaizkien berrien parte gara; eta RTVE Comunica-n zuzendaritzaren erabakiak ezagutzen ditugu zuzenean, eta gure kideen lanera hurbiltzen gara.