Enlaces accesibilidad

Prebentzioa eta osasuna

foto prevencion salud alta
RTVE

Lan-arriskuen prebentzioa eta osasuna RTVE-ren lan-arlo guztietan gehitzen eta barne hartzen diren bi ardatz nagusiak dira. Ondorioz, RTVE Korporazioaren egitura antolatzailean eta Korporazioan burutzen den jarduera guztian daude sartuta. Legeak zehazten dituen estandar altuak betetzeko lan egiten dugu.

Korporazioak lan-arloko segurtasuna eta osasuna kudeatzeari dagokionez kalitate-estandar baten akreditazioa lortu du: OHSAS 18001. Nazioarteko aitorpen-egiaztapen horrek RTVE-k ezarritako kudeaketa-sistema ziurtatzen du, eta horren eraginkortasuna bermatzen du langile guztien segurtasunaren eta osasunaren onerako.

RTVE Korporazioak prebentziozko kultura lan-arloko segurtasunaren eta osasunaren esparruan oso garrantzitsua dela uste du, langileek arriskua eragin dezaketen ekintzak ez egitea bultzatzen baitu. OMEren lan-giro osasungarriak lortzeko eredua daukagu erreferentziatzat. Izan ere, lantokia langileen osasuna hobetzera zuzenduta dauden proiektuak abiarazteko giro egokia izan behar dela esaten du, eta Lan-arriskuak prebenitzeko araudian ezartzen diren segurtasun- eta prebentziozko-neurriak betetzetik haratago doa.

RTVE-k Enpresa Osasungarrirako Plana sortu du, langileen ongizatea hobetzera zuzenduta dauden ekimen batzuk burutzeko eta zenbait elkarterekin osasuna sustatzeko kanpainetan elkarlanean jarraitzeko.