Enlaces accesibilidad

Orkestra eta Abesbatza RTVE

Por
Orquesta Sinfónica y Coro RTVE

RTVE Orkestra Sinfonikoa eta Abesbatza kalitatezko kultura musikala jotzera eta zabaltzera zuzenduta dagoen talde sinfoniko-korala da, RTVE Korporazioaren esparruan. RTVE Orkestra Sinfonikoak 2015ean ospatu zuen bere 50. urteurrena. Horrez gain, RTVE Abesbatzaren 65 urteko jarduera artistiko bikaina daukagu. Biek, Orkestrak eta Abesbatzak, zerbitzu publikoa izateko asmoa duen eta bikaintasun kulturalaren enbaxadore den talde sinfoniko-korala osatzen dute.

Orkestra

1965eko maiatzaren 27an sortu zen, Europako irratien eta telebisten orkestrarik gazteenetako bat izanez. Madrileko Teatro de la Zarzuela antzokian aurkeztu zen ofizialki, Igor Markevitch-en, horren zuzendari fundatzailearen, eskutik. Programak Prokofiev, Wagner, Falla eta Beethoven-en obrak izan zituen.

Markevitch-en ostean, lana bera honako hauek bete zuten: Antoni Ros-Marbà (1965-1967), Enrique García Asensio (1965-1984), Odón Alonso (1968-1984), Miguel Angel Gómez Martínez (1984-1987), Arpad Joó (1988-1990), Sergiu Comissiona (1990-1998), Enrique García Asensio (1998-2001), Adrian Leaper (2001-2010), Carlos Kalmar (2011-2016) eta Miguel Ángel Gómez Martínez (2016-2019). 2019ko irailaren 1etik Pablo González maisua RTVE Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria da.

Berezko ikus-entzunezko eginkizuna betetzen duen mota honetako erakunde bakarra da Espainian. Izan ere, jotzen duen guztia TVE, RNE eta RTVE.es bidez zabaltzen da. Aldi berean, irratirako eta telebistarako sintoniak grabatu egiten ditu, baita TVE-ren telesailen eta estatuko eta nazioarteko filmen soinu-bandak ere. Sarritan agertzen da Espainiako jaialdi nagusietan, eta nazioarteko alderdia UER erakundearekin duen harremanaren bitartez eta atzerrian egiten dituen biren eta emanaldien bidez eraikitzen da.

Jaso dituen sarien artean honako hauek ditugu: Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdiaren Ohoreko Domina; Espainiako Irrati eta Telebista Elkarteen Federazioak RTVE Orkestra Sinfonikoa eta Abesbatzari emandako Aparteko Urrezko Antena; Federico Jusid konpositoreari eta RTVE Orkestra Sinfonikoa eta Abesbatzari emandako Soinu-bandarik Onenerako Iris saria TVE-ren Isabel telesailagatik; eta Telebista Zientzien eta Arteen Akademiak RTVE Orkestra Sinfonikoari emandako Iris sari berezia, 50 urteko jarduera bikainagatik eta Espainiako kultura musikalari ekarritakoagatik.

RTVE Abesbatza

'Los Cantores Clásicos' izenarekin sortu zen 1950ean. Roberto Plá-k zuzendu zuen 1952ra arte; orduan 'Coro de Radio Nacional' bilakatu zen Odón Alonso-ren zuzendaritzaren menpean 1958ra arte, Alberto Blancafort zuzendari bihurtu zenean. Geroago, honako hauek izan dira titularrak: Pedro Pírfano, Pascual Ortega, Jordi Casas Bayer, Miguel Amantegui, Alberto Blancafort gonbidatutako zuzendari gisa, Laszlo Heltay, Mariano Alfonso, Josep Vila eta berriz Jordi Casas Bayer, 2013ko abuztura arte. 2015etik 2019ko urtarrilaren 1a arte Javier Corcuera Martínez izan zen zuzendari titularra eta, ondoren, Juan Pablo de Juan. 2019ko irailaren 15etik, RTVE Abesbatzaren zuzendari titularra Lorenzo Ramos da.

Espainiako talde koralik onenetako bat dela ulertzen da, eta polifonia profanoan zein erlijiosoan burutzen duen lanak ez du parerik. Halaber, errepertorioan estatuko zein atzerriko konpositoreen obra garaikide asko ditu.

RTVE Orkestra Sinfonikoarekin egiten dituen emanaldiz eta “a capella” zein beste talde instrumental askorekin eskaintzen dituen hainbat kontzertuz gain, Bartzelonako, Santanderreko eta Granadako Nazioarteko Musika Jaialdietan hartu du parte, baita Cuencako Musika Erlijiosoaren Astean, Toledoko Musika Hamarrekoan, Madarileko Opera Jaialdian eta EXPO 92an ere. Gainera, gonbidatu dute Valentziako, Coruñako, Santiagoko, Málagako eta Valladolideko denboraldietara.

Nazioarteko esparruari dagokionez, Flandeseko Jaialdian eta, 1990ean, San Petersburgoko Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuela azpimarratu beharra dago. Irakasleen artean zenbait abeslarik egon dira, besteak beste, Teresa Berganza, Isabel Penagos eta Pedro Lavirgen. Grabaketa ugari egin ditu RNE-ko soinu-artxiborako, baita RTVE-ren diskoetxeetarako, Hispavox, Naxos, ere. Azpimarratzekoa da Tomás Luis de Victoria-ren “El Oficio de Difuntos”, Decca etxerako, Frantziako Musika Akademiak saritu zuena.

2000. urtean Abesbatzak bere sorreraren 50. urteurrena ospatu zuen aparteko kontzertuekin, sorreratik gaur egun arte egindako grabaketa historikoak biltzen dituen edizio diskografikoarekin, eta Miguel Hurtado-ren “Tríptico” obrarekin, Abesbatzaren Berrogeita Hamargarren Urteurrenaren Konposizio Koralaren Lehiaketa irabazi zuena.