Es noticia:
Es noticia:
arriba Ir arriba
EK PROGRAMAK

RTVE-k jatorritik egin duen “programazio arduratsua” zerbitzu publikoko enpresa izatearen parte da.

PROGRAMAZIO ARDURATSUA

RNE-ko eta TVE-ko emankizun-zerrendak eta RTVE.es webguneko tokiek Korporazioaren Estilo-gidaliburua eta Autorregulazio-kodea bete behar dituzte. Lan egiteko unean kontuan izaten dugun premisa informazio interesgarria eta zehatza eskaintzea eta kalitatezko eta jendearekiko begirunetsu den entretenimendua ematea da. Dena den, aipatutako estilo orokorra alde batera utzita, RTVE-k giza eskubideekin, eta horien babesa eta zabalpenarekin arduratsu diren programa batzuk eskaintzen ditu, eta arreta berezia behar duten gizataldeetarako, gutxiengoetarako edo kontuetarako saioak eskaintzen ditu. Gizartearen aurrerabiderako laguntza, gizabanakoaren bizi-kalitatearen hobekuntza, planetaren zainketa, pertsona guztien gizarteratzea... Irratian, telebistan eta webgunean haien goiburua, denbora eta tartea daukaten kontu asko, hain zuzen ere.

ESKER ONAK ETA SARIAK

TVE-k, RNE-k zein RTVE.es webguneak RTVE-ren eskutik erantzukizun sozialeko lan garrantzitsuagatik esker ona urtero jasotzen dute. Batzuetan, sariek kanal osoen, irratien edo webgunearen lana bermatzen dute. Beste batzuetan, ordea, informatiboetan, programetan edo telesailetan egiten den lana bermatzen dute. Eta, zenbaitetan, izen-abizenak dituzten profesionalek edo emanaldi edo erreportaje zehatzek jasotzen dituzte sariak.