Enlaces accesibilidad

Langileak

Por
Estudio 1 (Prado del Rey)
Estudio 1 (Prado del Rey)

2019. urtearen amaieran, RTVE Korporazioak 6.542 langile zituen. Profesionaltasuna eta prestakuntza konpainia honetako langileen bi ezaugarri bereizgarri dira.

RTVE profesionalek lanean ari direnean erabiltzen duten oinarrizko atala informazioa da, eta lana Informazioaren estatutuak ondo mugatzen du. Horrek ezartzen du “informazioaren profesionalen burujabetasunak Espainiako Konstituzioan bertan du oinarri. Adierazpen-askatasuna eta informazio-askatasuna izateko eskubideak gizarte demokratiko guztien funtsezko osagaiak dira; horiek egon ezean, beste eskubide guztiak edukirik gabe geratuko lirateke. (...) Berriemaile profesionalentzat, jakinarazteko eta informazioa emateko eskubidea herritarren eskubidearen zerbitzura dagoen informazioa emateko eskubide bilakatzen da”.

Albistegi-kontseiluak RTVE Korporazioko ikus-entzunezko informazioaren profesionalek parte hartzeko dituzten organoak dira, zerbitzu informatiboetako profesionalen barne-kontrola, burujabetasun editoriala eta burujabetasuna bermatzeko.