Consuelo Aparicio
Burgosen jaio zen 1956an, eta lizentziaduna da Kazetaritzan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren eskutik. Graduaren tesia egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bertan irakasle laguntzailea izan da ere bai.
Eskarmentu zabala dauka komunikabideei dagokienez: El País, Cambio 16 eta Tribuna Vasca, eta zenbait kargu izan ditu TVE-n Euskadin, Errioxan, CNN+-en, EFE Agentzian, Estrella Digital-en eta Telemadrid-eko ‘Diario de la Noche’ programan.
Politikari eta gaurkotasunari buruzko komentarista da hainbat komunikabidetan, eta liburu (“Vivir frente al terror”, Carlos Iturgaizen biografia, “Merece la pena”, Rosa Díez-en biografia) eta dokumental batzuen egilea (“La voz libre” eta “País Vasco, tierra de contrastes”) da. 1985ean, RTVE-ko erredaktore izateko oposizioa gainditu zuen.