Irratia
Radio Nacional de España Salamancan sortu zen 1937ko urtarrilaren 19an. 2012. urtean, beraz, 75. urteurrena ospatu zuen. 1955ean, Irratigintzaren Europar Batasunean (UER) sartu zen. 1960an, RNE-ren lehenengo berregituraketa handia egin zen, eta lurraldeko irrati-etxeen sarea sortu zen. Urte berean Radio Peninsular sortu zen, 1979an desagertu egin zena. 1965ean, Radio 2 sortu zen (geroago Radio Clásica). 1971n, Radio Exterior de España inauguratu zen. 1979an, RNE-ko Radio 3 Espainia osora zabaldu zen, edukiera hezigarri eta kulturalekin, gero eta musikalagoa.
1989an, Radio Nacional de España-k Radio Cadena Española xurgatu zuen eta bat egin zuten biek. 1991n, Radio 4-ren irratiak Radio 1-rekin lotu ziren. Azken hori 2008an marka ama bezala deitzen hasi zen: RNE.
Osaera
Gaur egun RNE kateak honako hauek hartzen ditu barne:
- Radio Nacional: zerbitzu publikoa izateko eta eskaintzeko asmoa duen irratia, egiazko informazio burujabea eta kalitatezko entretenimenduko programak ematen ditu. Eduki sozial eta kultural eta kiroletako eduki asko daude, eta entzuleen partaidetza ere sustatzen da.
- Radio Clásica: Espainiako bizitza kulturalaren erreferentzia eta, bereziki, musika klasikoarena. Bere ezaugarririk bereziena gizon-emakume guztien ondarearen parte diren musika guztien aldeko konpromisoa izatea da, herritar guztien sarbidea erraztuz. Nazioarteko agertoki kulturalean parte hartzen du ere bai.
- Radio 3: gazteen kulturara eta musikara zuzendutako irratia, komertzialak ez diren kalitatezko edukiak eskaintzen dituena. Musika-jaialdi eta sorkuntza garaikideko topaketa nagusiak babestu eta zabaltzen ditu. Horretan sartzen dira 'indie' musika, rock alternatiboa, jazza eta 'new age' musika, baita literatura, zinema, antzerkia eta arte plastikoak ere; beti, proposamenik berritzaileenen ikuspuntutik.
- Ràdio 4: katalanez igorri zuen lehenen irratia da. Bakarrik Kataluniarako igortzen du. Zerbitzu publikoa izateko eginkizuna betetzen du eduki interesgarriei esker. Kataluniako kultura eta hizkuntza sustatzeko kalitatezko apustu globala egiten du, informazioaren alderdi sozial garrantzitsua ahaztu gabe.
- Radio 5 Todo Noticias: Radio Nacional de España-ren irrati-formula informatiboa da. Zerbitzu publikoaren aldeko konpromisoa dauka, egiazko informazioaren bila dago, eta azterketa- eta eztabaida-emanaldietan aniztasuna eta partaidetza bultzatzen ditu.
- Radio Exterior de España: mundu osorako igortzen duen irratia da. Espainiaren eta Espainiakoaren berri ematen du zazpi hizkuntzetan. Gure gaurkotasuna zabaltzeko ardura dauka, baita gure herrialdean garatzen diren edo gure herritarrek garatzen dituzten ekintza kulturalak eta zientifikoak zabaltzeko ardura ere.