Enlaces accesibilidad

TVE

Estudio del Telediario en las instalaciones de Torrespaña
RTVE

Televisión Española (TVE) Espainiako ikus-entzunezko esparruko katerik zaharrena da. Emanaldi erregularrak 1956an hasi zituen, Madrileko estudioetatik, hain zuzen ere. 1959an, Bartzelonatik egindako produkzioa batu zen, eta 1966an TVE-ren bigarren kanala sortu zen (La 2, UHF izenaz ezaguna). Gaur egun, produkzio-zentroak Madrilen (Prado del Rey, Torrespaña), Bartzelonan (San Cugat) eta Kanarietan daude eta, horrez gain, lurralde-zentroen sarea dauka, autonomia-erkidego guztietatik eta munduko hainbat ordezkaritzatik zabalduta. TVE-ren seinalea bost kontinenteetara iristen da TVE Internacional kanalari esker.

1969. eta 1973. urteen artean, berrikuntza teknologikoaren arloan aurrera eginez joan zen koloreko emanaldiekin. Izan ere, behin betiko iritsi ziren 1978an. Teknologiaren aldeko konpromisoa argi geratu zen berriz ere TVE-ek lehenengo kanal tematikoak atera zituenean. Orduan Teledeporte (gaur egungo TDP) sortu zen. Geroago, bereizmen handiaren (HD) aldeko apustua egin zen.

Osaera

Gaur egungo eskaintzak honako hauek hartzen ditu barne:

  • La 1: RTVE-ren erreferentziazko telebistako kanala. Zerbitzu publikoko informazioa eskaintzen du, arduratsua, kalitatezkoa eta askotarikoa, ikusle guztiek eskura dezaketena. Informazioa, entretenimendua, estatuko eta atzerriko fikziorik hoberena, eta guztion interesei buruzko gertaeren estaldurarik zabalena hartzen du.
  • La 2: orotariko kanala, formatu berriak eta zerbitzu publikora zuzendutako tradiziozko programak konbinatzen dituena. Programazioa erreferentziazkoa da kulturaren arloan, eta arreta handia jartzen du musikan, zineman, teknologia berrietan eta ingurumenean.
  • Canal 24h: eguneko 24 orduz eta asteko zazpi egunez espainieraz berriak eskaintzen dituen kanak bakarra. Hainbat saio informatiboren bitartez, kanalak kazetaritza-genero guztiak hartzen ditu barne, eta Espainiako eta atzerriko gaurkotasuna eskaintzen du.
  • Clan: erreferentziazko haurrentzako kanala, lau eta hamabi urte bitarteko umeei zuzenduta. Izaera hezigarriagatik eta umeekiko begirunezko izaeragatik nabarmena da. Programazioan txertatzen diren kodeei esker, haurren segurtasuna eta gurasoen konfiantza bermatzen dira. Programazioak entretenimendua eta hainbat balioen babesa batzen ditu, besteak beste, adiskidetasuna, begirunea, diskriminazio eza, ingurumenaren babesa, eta bizitza osasungarrirako ohiturak.
  • Teledeporte: kirolera guztiz zuzendutako kanala, non masa-kirolak hartzen diren kontuan eta non, aldi berean, beste edozein tokitan eskaintzen ez diren kirolak ere kontuan hartzen diren, adibidez atletismoa, gimnasia, eskia, igeriketa, eta abar.
  • TVE Internacional: kalitatezko programazio-eskaintza osoa eta askotarikoa eskaintzen duten lau seinalek osatzen dute. Nazioarteko ikusleen eskaerari erantzuten dio, eta arreta berezia jartzen du atzerrian bizi diren espainiarretan. Espainiako agerpena munduan indartzeko aukera ematen du, espainiera zein estatuaren gaur egungo errealitatea zabalduz, baita ondare historikoa, kulturala eta linguistikoa ere.
  • Star TVE: bereizmen handiko kanal tematikoa, Amerikako ikusleei eta familiei zuzendutakoa. Emankizun-zerrenda entretenimendu-programek eta estatuko eta nazioarteko arrakasta lortu duten kalitatezko fikzio-telesailek osatzen dute.