Digitala
2008ko maiatzean, RTVE.es sortu zen, eta oso denbora gutxian bilakatu zen Espainiako esparruko ikus-entzunezko lehenengo atari eta esparru hispanoko erreferentzia linean. Irrati-telebista publikoaren webgunea 1997an sortu zen, Korporazioaren eduki guztiak jarraitzaileak dauden toki guztietara eramateko, baita Orkestra eta Abesbatzari eta RTVE Institutuari agerpena emateko ere.
Orduan, atalik berriena A La Carta zerbitzuaren irteera izan zen. Horrek erabiltzaileen esku jarri zuen eskariaren menpeko audioa eta bideoa kontsumitzeko plataforma, haziz joan dena Interneten espainieraz dagoen audio eta bideo biltzailerik handiena bilakatu arte, eskuragai dauden 300.000 pieza baino gehiagorekin.
RTVE.es atera ondoren nagusitu zen lehenengo gertaera garrantzitsua Joko Olinpikoen Internet bidezko emankizuna izan zen, lehen aldiz historian. 2008Ko udan Pekineko Joko Olinpikoen emanaldiak hesi garrantzitsu baten haustura eragin zuen Interneteri dagokionez. Izan ere, ordura arte kiroletako ekitaldiak irekian ematen ziren, dohainik. Estaldura horrek ekarri zituen, Londres 2012n, historiako lehenengo Joko Olinpiko multimedia, multipantaila eta sozialak: telebistatik ematen ziren emanaldiz gain, 19 seinale igorri ziren aldi berean. Oinarri horren gainean eraiki dira gero hainbat proiektu, besteak beste +24, edo ekitaldi zehatzen emankizun multikamera: sanferminak, Goya sariak, futboleko Errege Koparen finala, eta abar.
2013ren amaieraren, RTVE-k +TVE aurkeztu zuen, mugikorretarako, tabletetarako eta ordenagailuetarako aplikazioa, alegia. Bere funtzioen artean honako hauek daude: TVE-k denbora errealean ematen dituen programen 30 segundotako bideoak moztu eta sare sozialetan partekatu.
Filmoteca/NODO proiektua
RTVE Digitalak eta Zinemateka Nazionalak elkarlanean garatutako proiektu hau izaera kulturala duen zerbitzu publikoa eskaintzeko asmoarekin sortu diren proiektu bereizgarrien adierazgarri da. 2012ko abenduan NODO-aren webgunea argitaratu zen, Zinemateka Nazionalaren ikus-entzunezko fondoen zati bat herritarren esku jartzeko. Hasierako katalogoa 4000 bideo baino gehiagok osatzen zuten, 700 orduko iraunaldiarekin guztira. Proiektu beraren esparruan, alderdi multipantaila nabigatzaile, mugikor, tableta eta bideo-joko kontsola bidez eskuragai zegoen webgune batean zehaztu zen.
Edukiak eta zerbitzuak
Gaur egun, RTVE-ren webguneak 'home' orrialde bat dauka, non eskaintza informatiborik hoberena ikus daitekeen begi-kolpe batez, baita telebistako, kiroletako eta irratiko eskaintza ere. Gainera, Korporazioaren telebista- eta irrati- kanal guztiak zuzenean jarraitzeko aukera ematen du, webgunean zehar nabigatzen ari zarenean zurekin batera joaten den 'player' berriarekin.
Eduki informatiboak berezko webguneari esker sendotu egiten dira. Bertan, azken orduko berririk garrantzitsuenak, eta TVE eta RNE zerbitzu informatiboen bideo eta audiorik hoberenak jasotzen dira, baita bakarrik +24 aplikazioak zuzenean eskaintzen dituen seinaleak ere.
TVE-ren eskaintzarik hoberena Televisión atarian jasotzen da era bisualean, eta horretan TVE-ren telesailek eta dokumentalek toki pribilegiatua daukate. Horrez gain, RTVE Digitalak TVE-ren programa nagusiekin, MasterChef eta Águila Roja, besteak beste, lotutako eduki gehigarriak eta online programa bereziak eskaintzen ditu.
Beste alde batetik, rtve.es/deportes webguneak kiroletako informazio guztia eskaintzen du azkar, eta seinale askoko zuzeneko ekitaldien aldeko apustuan sakontzen du Bakuko Jokoen emankizunarekin eta, hurrengo asteetan, Frantziako Tour-rarenarekin.
Radio Nacional irratiaren webgunea inoiz baino bisualagoa eta intuitiboagoa da; izan ere, irrati guztien zuzenekoak klik batera daude eskuragai, eta irrati guztien podcast-ak zuzenean eguneratu egiten dira.
Clan eta bere eskaintza multigailua
Haurrentzako edukiek beti toki nagusia izan dute RTVE-ren programazioaren barruan. 2009an TVE-ren haurrentzako eduki guztiak batzen zituen webgunea sortu zen, nabigazio seguruaren, entretenimenduaren, eta txikientzako hezkuntzaren oinarriei erantzuten zien proposamen homogeneoa eskaintzeko.
Mugikorretarako, tabletetarako eta konektatutako telebistetarako aplikazioak gehituz denboran zehar haziz joan den webguneak hainbat nazioarteko haurrentzako telesail eskaintzen ditu, eta gurasoentzako joko eta eduki asko dauzka, espainieraz eta ingelesez, mugikorretarako aplikazioekin.
Estrategia multipantaila
2010. urtean, RTVE-ren webguneak estrategia multipantaila bat abiarazi zuen edukiak gailu berrietara eramateko, telefono adimendunak, bideo-joko kontsolak eta konektatutako telebistak barne. Espainiara iPhone mugikorra iritsi zenean, RTVE-k gailu horretara zuzendutako webgunea sortu zuen lehen komunikabideetako bat izan zen. 2009tik aurrera, eta moldatzeko eta hazteko etengabeko lana eginez, merkatuko plataforma mugikor nagusienetara zuzendutako aplikazioak atera ziren, iOS, Android, Windows, Nokia edo Blackberry barne, eta tabletetara zabaldu ziren geroago.
2009an Internetera konekta daitezkeen telebistetarako lehenengo hargailuak sortu eta etengabe zabaldu zirenean, egoera berrian irratiei agertzen errazten zieten estandar berriak garatzeko beharra sortu zen mundu osoan. RTVE parte eta kide fundatzaile den Irratigintzaren Europar Batasunak (UER) HbbTV (Hybrid Broadcast-Broadband TV) estandarra bultzatzeko erabakiak Bide Elkarreragileak hori ezartzeko berariazko estrategia abiaraztea eragin zuen. Gainerako irratiekin, industriarekin eta Administrazio Publikoarekin batera lan egin zuen estandarraren lehenengo bertsioa sortzeko, Espainiako merkatuan ezarri ahal izateko. Ofizialki argitaratu zen 2012ko irailean.
2011ko uztailean, RTVE-k proba pilotua egin zuen lehenengo irrati nazionala bihurtu zen. Horrek RTVE-k HbbTV telebista bateragarrietarako RTVE-ren A La Carta zerbitzua ateratzea eragin zuen, 2011ko abenduan. Geroago, hargailu-mota berarako Clan kanalaren bertsioa atera zen eta, 2013ko irailetik aurrera, RTVE.es Botón Rojo inguruneak HbbTV estandarrean oinarritutako zerbitzu elkarreragile asko eskaintzen ditu. Izan ere, gaur egun programa, telesail eta dokumental 90.000 ordu baino gehiago eskaintzen ditu, informazioarekin, kirolekin eta Clan kanalaren hoberenarekin. Aldi berean, lanean jarraitu zen konektatutako telebistetara zuzendutako aplikazioak eskaintzeko, Smart TV daukaten telebista-fabrikatzaile nagusien atarietan agertu zirenak (Samsung, LG, Sony, Panasonic, Philips), ONO-ko TIVO antzeko plataformetan agertu zirenak, eta Xbox 360, One eta Play Station 3 kontsoletan agertu zirenak.
RTVE-ren webguneak hainbat nazioarteko sari jaso ditu azken urteotan, garapen eta aplikazioengatik zein estaldurengatik. Horien artean honako hauek nabarmentzen dira: Rose D’ Or, Telebista Akademiaren Iris saria, Gasteizko FesTVal, Malofiej, Lovie Awards, webgunerik hoberena Iberoamerikako Internauten Elkartearentzako, España Digital Komunikabideak lehenengo saria, edo Internet saria komunikabide baten webgunerik hoberenerako, besteak beste.