Enlaces accesibilidad

RTVE Institutua

Stand del Instituto RTVE en la Feria Aula 2016
RTVE

RTVE Institutua RTVE Korporazioaren barneko prestakuntza-zentroa da, eta kanpoko prestakuntza-eskaintza dauka ere bai, irudiaren eta soinuaren familia profesionaleko goi-mailako hiru heziketa ziklok, ikastaro monografiko espezializatuek eta masterrek, zenbait unibertsitate publikorekin elkarlanean, osatzen dute azken hori.

Zentroaren irakasle-jarduera 1975ean hasi zen, eta hortik aurrera RTVE Korporazioaren profesionalak eta etorkizuneko ikus-entzunezko komunikabideen profesionalak prestatzeko eginkizuna dauka. Baliabide teknologikoek eta irakasleen taldeak, eskarmentu akademiko eta profesional zabala daukaten RTVE Korporazioko profesionalek osatzen dutena, kalitate handia daukate, eta ospearen ikurra dira.