Enlaces accesibilidad
Nortzuk gara

Korporazioa

Por
Torrespaña
Torrespaña

Enpresa publikoa eta independentea

Radiotelevisión Española (RTVE) Korporazioa autonomia berezia duen estatuko merkataritza-sozietatea da, eta bere helburua estatuaren irratiko eta telebistako zerbitzu publikoa eskaintzea eta bermatzea da. Sozietate anonimoaren egitura dauka, eta kapital soziala guztiz estatuarena da. RTVE, legez, independentea da edozein gobernu, alderdi edo enpresaren aurrean. Bakarrik parlamentuari eman behar dizkio kontuak. Kudeaketa Gorteek aukeratutako bederatzi kideek osatzen duten administrazio-kontseiluari dagokio.

RTVE Korporazioaren administrazioa eta gobernua administrazio-kontseilu bati dagozkio. Horrek betearazteko eginkizunak presidente baten bidez burutzen ditu eta, gainera, Korporazioaren buru da. 17/2006 Legea aldatzen duen irailaren 29ko 5/2017 Legeari jarraituz, kontseilua Gorte Nagusiek aukeratutako hamar kidek osatzen dute. Horietako sei Diputatuen Kongresuak aukeratzen ditu, eta lau Senatuak aukeratzen ditu. Bozketa egiteko, dagokion Ganberaren bi herenen gehiengoa behar da, edo gehiengo absolutua gehi Parlamentuko taldeen erdien babesa, lehenengo bozketan eskatutako bi herenak lortzen ez badira.

RTVE Korporazioa 2007ko urtarrilaren 1ean hasi zen lanean. Egun berean, jatorrizko RTVE Erakunde Publikoa, eta ordura arte irratiko eta telebistako zerbitzu publikoko eginkizun bera burutzen zuten TVE, S.A. eta RNE, S.A. sozietateak banantze-likidazio egoeran sartu ziren, estatuaren titulartasuneko irrati eta telebistaren 17/2006 Legearen bosgarren xedapen iragankorrak ezartzen duenaren arabera.

RTVE Korporazioak bere lanari ekin ahal izateko, RTVE Erakunde Publikoak bere aktibo eta pasiboen eta zerbitzu publikoa eskaintzen zuten sozietateen ekarpena egin zion RTVE Korporazioari. Horren ondorioz, Korporazioaren beraren kapitala 1.510 milioi euro zabaldu zen, 302 milioi akzio, eta RTVE Erakundeak sinatu zuen guztiz. Kapital-zabalkuntza horren ondorioz, Erakundea Korporazioaren akzio-gehiengoduna bilakatu zen, kapital sozialaren % 99,9arekin. RTVE Erakunde Publikoa likidazio-egoeran sartu eta gero, bere ondarea osatzen zuten ondasunak, eskubideak eta betebeharrak besterendu eta iraungi ziren.

2007ko martxoaren 9ko Ministro-kontseiluak SEPI sozietateari Korporazioaren akzio guztiak erosteko baimena eman zion , likidatzeko bidean zegoen RTVE Erakunde Publikoaren esku zeudenak.